Ikusi mikroproiektuak Mendebaldea Ikusi mikroproiektuak Erdialdea Ikusi mikroproiektuak Ekialdea

Mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuak Pirinioetan

Web honetan aurkezten diren mikroproiektuak deialdi bakar baten esparruan programatu dira.

Gehienez ere, 25.000 euroko aurrekontua esleitu zaie, eta ekintza zehatz eta iraunkorrak abiatu dituzte kulturaren, kirolaren, gazteriaren, ingurumenaren eta abarren eremuetan. Ikus itzazu bideo honetan, eremuaren, gaiaren edo beste esparru batzuen arabera: lankidetzak mendiak mugitzen ditu.

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.