Mikroproiektuak
Mendebaldea

Akitania Berria-EAE-Nafarroa Euroeskualdeak koordinatu ditu mendebaldeko mikroproiektuak, eremuko bazkide instituzional guztien laguntzarekin.

Akitania Berria-EAE-Nafarroa Euroeskualdea Lurralde Lankidetzako Europako Talde bat da, 2011ko abenduaren 12an sortua. Euroeskualdeko mugaz gaindiko lurraldearen ekonomia-, gizarte- eta kultura-garapena sustatzea du helburu, eremu barruko trukeei bide emateaz batera.

Euroeskualde bat, bi herrialde eta hiru hizkuntza: euskara, gaztelania eta frantsesa. Eleaniztasun horrek, bada, bidea jartzen die trukatzeko, partekatzeko, ikasteko eta elkarri lotzeko.

Akitania Berria, EAE eta Nafarroa, ikuspegi bat, espiritu bat, anbizio bat: Euroeskualdea hurbiltasuna eta distantzia konbinatuko dituen lurralde bihurtzea, herritarren eguneroko bizitza tokiko eta eskualdeko mailan errazteko xedez, haien bizi-baldintzak hobetzeko arloan parte hartuz hemen, orain eta etorkizunean.

  • Erakutsi dena

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.