Gizarte-ekintza
ASOCIAKIN :
Kintoa mugaz gaindiko lurraldeko herritarrak

Proiektu honek helburu du gizarte zibila inplikatzea mugaz gaindiko KINTOAN BARNA lurraldearen estrategian eta garapen-prozesuetan; lurralde horrek barruan hartzen ditu ESTERIBARKO ibarra (Nafarroa) eta BAIGORRIKO eta ALDUDEKO ibarrak (Atlantikoko Pirinioetako departamendua).







































Bazkideen
BURDIN LEKU elkartea (entitate koordinatzailea)
AIBA elkartea
Esteribarko Pelotazale Kluba
ZAHARRER SEGI kirol-elkartea
NAFAR BASOAK elkartea
Helburuak
- Mugaz gaindiko lurraldearekiko atxikimendu-sentimendua indartzea, bide emanez bi aldeetako herritarren arteko topaketei.
- Tokiko elkarteen eta beste eragile garrantzitsu batzuen sare bat sendotzea eta mugaz gaindiko lankidetzan trebatzea.
- Sektorean mugaz gaindiko lankidetza-ekintzak abian jartzea, industria-ondarearen (Kintoko meatze-kanpamenduak) eta ondare immaterialaren (euskal pilota, artisautza-azokak) inguruko erakustaldi praktiko gisa.
- Motibazioa Gizarte zibilak ez du nahikoa parte hartu YELMO (2007-2013) eta KINTOAN BARNA (2014-2020) mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetan, eta ez da nahi beste inplikatu; batez ere, tokiko elkarteek bete dute eginkizun hori.
Egunak : 01/06/2022 – 30/11/2023
Aurrekontua : 25 000 €
Proiektuaren ekintzak
- Mugaz gaindiko lurraldeko elkarte guztien inbentario bat edukitzea.
- Lurraldeko agenteen mugaz gaindiko lankidetzari buruzko prestakuntza hobetzea, gizarte- eta ekonomia-garapeneko proiektuen sustapena eta parte-hartzea erraztuz.
- Mugaz gaindiko agenteek elkar hobeto ezagutzea, elkarren arteko topaketa bat antolatuz; topaketa hori izango da etorkizuneko «KINTOAN BARNA mugaz gaindiko jardunaldiaren» oinarria.
- Mugako (Kintoa) industria- eta meatze-ondarearen gaineko ezagutza hobetzea.
- Euskal pilotaren eta produktu- nahiz artisautza-azoken mugaz gaindiko programak martxan jartzea.
Emaitzak
- KINTOAN BARNA lurraldean baterako jarduera-programa bat edukitzea, urtekoa, eta programa horren hedapen koordinatua bermatzea, AsociaKIN proiektutik harago, zeina egin baita mugaz gaindiko lurraldeko tokiko elkarteekin eta beste agente batzuekin elkarlanean arituz.





















