EDUC´KOOP : Lankidetza hezkuntzan

Hezkuntza

EDUC´KOOP :
Lankidetza hezkuntzan

Akitania Berriko, EAEko eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak ekintzailetza kolektiboaren inguruan sentsibilizatzea.

Bazkideen

LaNum Pays Basque
2, Terrasses Claude Shannon
Technopole Izarbel
64210 Bidarte
https://lanum-paysbasque.com/

Talaios Kooperatiba
Aralar plaza 1,
2. solairuartea.
20100 Orereta-Errenteria
https://talaios.coop/es/

Helburuak

EDUC’KOOP proiektuak helburu du pedagogia kit hirueledun bat garatzea (frantsesa, euskara eta gaztelania), Euskal Herriko mugaz gaindiko eremuko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak elkarlaneko ekintzailetzan sentsibilizatzeko lantegiak antolatzeko.

Egunak : 01/06/2022 – 30/11/2023
Aurrekontua : 25 000 €

Proiektuaren ekintzak

Pedagogia kitak lagungarri izango dira sentsibilizazio-lantegietan, eta hauek jorratuko ditu:

– Ekintzailetza orokorrari buruzko sentsibilizazioa.

– Mugaren bi aldeetan ekonomia sozial eta solidarioaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen printzipioak aplikatzen dituzten enpresen berezitasunak.

– Proiektuaren esparruan egindako mugaz gaindiko estatistika-mapak.
Proiektuaren lehenengo fasean, bazkideak (LaNum Pays Basque, Talaios, Andere Nahia) BATURA erreminta funtzionalean oinarrituko dira, gero EAEn kokatutako enpresen eta kooperatiben hautaketa bat egiteko.

Ondoren, sei eskola hautatuko dituzte (mugaren alde bakoitzean hiru), frantsesez, gaztelaniaz edo euskaraz emango diren lantegiak egiteko.

Esku-hartzeak filmatu egingo dira, «erabilera-jarraibideak» jasoko dituen film bat sortzeko; film horrek lantegia ematen lagunduko die irakasleei.

Kita plataforma pedagogikoetan eta lurraldeko eskola- eta irakasle-sareetan hedatuko da.

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.