INSER :
Iparralde eta nafarroa solidarioak eta ekoarduratsuak

Nekazaritza-ustiategi solidarioen jasangarritasunari babesa ematea eta ekologikoki arduratsua den ingurune batean laneratzen laguntzea.

Bazkideen
Azpildako ESATa
4 Route d’Etcharry
64390 Azpilda
Gure Nahia ESATa
Route de Saint Pée
330, chemin Haietako Larrea
64210 Arbona
Les jardins du Refuge
102 Avenue de l’Abbé Cestac
(lehen, av. Montbrun)
64600 Angelu
ELKARKIDE
Aranzadiko bira 4,
31014 Iruña (Nafarroa)
Uhaldia
691 chemin d’IHINTZETXEBERRIA
Minhotz auzoa
64240 Hazparne
Josenea
Bordablanca finka
Donostia bidea z.g.,
31440 Irunberri – Nafarroa
ASPACE BIOINTEGRA
Kale bakarra, 31650 Orreaga
La Ferme Caubraque des Médicinales
2312, chemin de Riche 64300
Baigts-de-Béarn
Helburuak
Proiektu hau Iparraldeko eta Nafarroako gizarteratze-etxalde ekoarduratsuetan (Inser) burutu da, Pirinioetako Lan Elkarteak finantzatuta, mugaz gaindiko trukea sustatzeko gizarte-bazterketako egoeran dauden edo desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten gizarteratze-egituren artean. Landare lurrintsuak eta baratzeak zaintzeko etxaldeok bi helburu partekatzen dituzte: gizarteratzea eta nekazaritza-ekoizpen ekologikoa. Horrelako lau egitura daude, desgaitasunen bat dutenei lanbide-jarduera bat eskaini eta mediku-, gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateko. Egitura horietako bi gizarteratzeko baratzeak dira, eta gizarte-zailtasuneko egoeran dauden pertsonek hartzen dute parte.
Egunak : 01/06/2022 – 30/11/2023
Aurrekontua : 25 000 €
Proiektuaren ekintzak
- Proiektuaren lehenengo zatian, begirale gainbegiratzaileen topaketa bat egin zen. Bigarren zatian, berriz, egituretako langileek elkar ezagutu zuten. Lehenengo topaketa 2022ko irailean egin zen, Nafarroan, Josenea (Irunberri) eta Elkarkide (Iruña) etxaldeetan. Lanarekiko interesa piztea eta norberaren gaitasunei balioa ematea izan zen helburua, ekonomia zirkularra sortzen saiatzeaz batera.
- Bigarrena Iparraldean egin zen, Château Bellevue eta Azpildako ESATetan (hau da, lanaren bidez laguntzeko establezimendu eta zerbitzuetan), non desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen baitira. Jardunaldian, parte-hartzaileek etxaldeko askotariko lantegiak eta ESATeko denda ikusi ahal izan zituzten.
Emaitzak
Bi topaketa horietatik, etxalde bakoitzaren antolaketari eta langile-kudeaketari buruzko truke interesgarriak sortu ziren.





















