Kultura
Canfranc oroimena :
Canfranceko trenbidearen oroimen kolektiboa

Kultur jarduera komun bat partekatzea da proiektu honen helburua, zeinaren funtsa baita Canfranceko eta Aspeko ibarretan oroimen kolektiboa sortzea, Canfranc
trenbide-linearen eraikuntzaren inguruan.












Bazkideen
Canfranc 1928 elkartea
Udaletxeko plaza 1, Canfranceko Udala, 22880 Canfranc estazioa
Mémoire d’Aspe elkartea (Frantzia),
Accouseko Udala, 64490 Accous
Helburuak
- Bi ibarren identitate komuna indartzea, tokiko ondare partekatu batekin (trenbidearekin) lotutako kultur egitasmo baten bidez.
Egunak : 01/06/2022 – 30/12/2022
Aurrekontua : 25 000 €
Proiektuaren ekintzak
- Mugaz gaindiko tokiko bi kultur entitateren artean lan iraunkor bat hasteko lehenengo urratsak ematea, epe luzeko baterako lan-plan batekin.
- Canfranceko trenbide-lineari aitortza egiteko baterako bi ekitaldi antolatzea, hala azpiegitura gisa, nola mendiko herritarren OBRA KOLEKTIBO gisa, zeinak iragana, oraina eta etorkizuna elkarlotzen baititu.
- Canfranceko oroimen kolektiboaren erakusketa bat martxan jartzea.
Emaitzak
- «Paue-Canfranc linea» trenbide-ondarea babesteko xedez —UNESCOk sailkatuta edo Europako Kultur Zigilua jasota— baterako hautagaitza bat aztertu eta lehenengo urratsak ematea.
- Trena Canfrancera iritsi zeneko unearen birsorkuntza historiko bat antolatzea urtero.
- Canfranceko trenbide-linearen argazkien erakusketa iraunkor bat egitea.





















