BÈSTIES :
Pirinioetako piztia ederrak

Kataluniako lau eskolatako haurrei ezagutzera ematea «jai-giroko bestiarioko» figuren inguruko legendak eta ohiturak, mugaz gaindiko lankidetzaren eta kultura partekatuaren bidez.

Bazkideen
Federació Agrupació del Bestiari Festiu i Popular de Catalunya
Nou 27
08620 Sant Vicenç dels Horts (Bartzelona)
https://www.bestiari.cat/
Casa del Conflent
18, carrer Aragó
66500 Prade
https://casaldelconflent.cat/
Helburuak
Hona hemen Bèsties proiektuaren abiagunea (Piribest ere deitzen zaio): Kataluniako bi isurialdeetako lau eskolatako ikasleek jai-giroko iruditeriaren elementu bat (bèstia) sortzea.
– Iruditeria hori komunitatera (hizkuntza eta gizartea) hurbiltzen duen legendan oinarrituz.
– Bèstia irukatuz eta eraikiz (arte bisualak eta plastikoak).
– Bèstia-ri bizitza emanez, dantza bat eta dantza horri lagun egingo dion musika sortuta.
Haurrek aukera izan dute «jai-giroko bestiarioko» figuren inguruko legendak eta ohiturak ezagutzeko eta haien berezitasunak eta antzekotasunak ikusteko. Horri esker, haurrak are gehiago sentsibilizatu dira beren ingurunearekiko, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez kultur elementu berrien sorkuntzan inplikatuta.
Egunak : 01/06/2022 – 30/06/2023
Aurrekontua : 25 000 €
Proiektuaren ekintzak
Proiektua hiru fase nagusitan zatitu da:
Lantegiak (2022ko iraila – 2023ko martxoa)
2022ko irailetik 2023ko martxora bitartean, eskoletan lau lantegi egin ziren, haurrei legendaren sorkuntzan, bèstia-ren eraikuntzan eta musika eta dantzaren konposizioan ardaztutako baliabideak emateko. Hori guztia, eremu bakoitzean espezializatutako profesionalen laguntzarekin.
Topaketa (2023ko apirila – ekaina)
Proiektuaren bigarren zatian, bi topaketa egin ziren; bata 2022ko apirilean, iparraldean, eta bestea 2023ko ekainean, proiektuan inplikatutako eskolen artean.
Han, eskola bakoitzak bere bèstia eraman zuen, eta prestatutako musika eta dantza erakutsi zizkien besteei.
Dokumentala (2023ko maiatza – uztaila)
Eskola bakoitzaren sorkuntza-prozesua eta amaiera-ekitaldia jasotzen dituen dokumental bat egin zen.
Emaitzak
Bèsties proiektua (Piribest ere deitzen zaio) bidaia liluragarria izan da, Pirinioetako bi isurialdeak elkarlotzen dituzten sustrai kulturaletan zehar egindako ibilaldi aparta.
Esperientzia horretan, sei eskolarekin, 300 ikaslerekin eta 24 irakaslerekin aritu gara lanean, dimentsio berri bat sortzeko eskualde honek hain berezkoa duen kultura herrikoian.
Zenbakietatik harago, Piribest proiektuak bidea jarri du gizarte-kohesioa eraikitzeko eta eskola bakoitzetik hurbilen dauden komunitateekiko loturak indartzeko, kultura herrikoiaren bidez.





















