SYLVONATUR :
Basogintza funtzioaniztunari buruzko trukeak

Pirinioetako bi aldeetako hiru baso-elkarteren artean esperientziak, ezagutzak eta egiteko moduak truka ditzaten sustatzea da SYLVONATUR proiektuaren helburua, kontuan izanik baso-kudeaketa produktibo soiletik harago doazen elkarteak direla.









Bazkideen
Lord Araneko Baso Elkartea
Casa Nova de Valls z.g.
25285 Yeseros
https://forestlord.cat/
Asociació de propetaris del Montnegre i corredor
Parc de la Rectoria Vella z.g.,
08470 Sant Celoni (Bartzelona)
https://montnegrecorredor.org/es/
Association Sylvestre GDF (09)
Les Barrals
09230 Barjac
https://sylvestre09.org/
Helburuak
Pirinioen bi aldeetan esperientzia berriak integratzeko eta baso-kudeatzaileen, jabeen, erabiltzaileen eta, orokorrean, mendiarekin zerikusia daukaten eragile guztien artean ezagutzak trukatzeko premiatik sortu zen proiektu hau.
Egunak : 01/06/2022 – 30/11/2023
Aurrekontua : 25 000 €
Proiektuaren ekintzak
Ekintzetan, hainbat bisita egin ziren, zertarako-eta bazkide bakoitzak aurrez aurre dituen erronkak eta erronka horiei aurre egiteko erabiltzen dituen baliabideak erakusteko.
Emaitzak
SYLVONATUR proiektuak baso-kudeaketa funtzioaniztunaren alderdi guztiak ikusten laguntzen digu, besteak beste gai hauek jorratzen dituelako: baso-suteen prebentzioa, basoko biodibertsitatearen kontserbazioa —eta, are, hobekuntza—, uraren kudeaketa, CO2-aren finkapena, basoaren artzain-erabilera, baso-birsorkuntza, basogintzari lotutako landa-garapena, erabilera soziala, aisialdiguneak eta abar.





















