BIDAZOKA : Bidasoko euskara eta kulturaren azoka

Hezkuntza, Kultura

BIDAZOKA :
Bidasoko euskara eta kulturaren azoka

Euskara sustatzeko azoka.

Bazkideen

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
Landako etorbidea 4,
48200 Durango, Bizkaia
https://topagunea.eus/

Mintzaian kultur elkartea
11 Rue du Commerce, 64700 Hendaia,
https://mintzaian.eus/

Helburuak

Bidasoko Azokak helburu du euskararen erabilera sustatu nahi duten mugaz gaindiko agenteak elkartzea, hala nola kultur elkarteak, aisialdi-elkarteak eta erakunde publikoak, esperientzia inspiratzaileak eta ezagutzak truka eta parteka ditzaten.

Egunak : 01/06/2022 – 30/11/2023
Aurrekontua : 25 000 €

Proiektuaren ekintzak

  • Azoka: maiatzak 6, Bera
    20 stand baino gehiago
    120 bisitari baino gehiago
  • Esperientziak trukatzeko 30 bilera baino gehiago
  • Agenteen arteko lankidetza bultzatzeko dinamikak
  • Proiektu digitalen katalogoa

Emaitzak

  • Euskal lurraldea osatzen duten hainbat tokitako hamabost proiektuk bete zuten azoka, hala Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean garatutakoek, nola Akitania Berriko euskal lurraldeetan abiarazitakoek.
  • Azokak, halaber, modua eman zuen askotariko esperientzien berri izateko (aisialdia, kirola, gizarte-eraldaketa) eta esperientzia horiek mugaz gaindi esportatzeko aukerak sortzeko, elkarteen arteko harremanak areagotuz.
  • Azokan aurkeztutako proiektuei buruzko katalogoan, azokaren harira sortutako sare- eta lankidetza-aukera horietan guztietan sakonduko da.

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.