Mikroproiektuak
Erdialdea

Pirineos-Pyrénées MLETak koordinatu ditu erdialdeko mikroproiektuak, eremuko bazkide instituzional guztien laguntzarekin.

Pirineos-Pyrénées MLETa Europako elkarte bat da, lurralde-lankidetzaren ingurukoa, eta Aragoiko Gobernuak, Huescako Diputazio Probintzialak eta Goi Pirinioetako eta Atlantikoko Pirinioetako departamendu frantsesek sortu zuten, 2020an. Bada, Pirinioen bi aldeetan lankidetza sustatzea da antolakunde horren helburua.

Batetik, nazioarteko proiekzioa ematen die Erdialdeko Pirinioei, ikuspegi turistiko batetik; bigarrenik, eskualdeko mugikortasuna berrasmatzen du, herritarren nahiz bisitarien joan-etorriak errazteko jardunbide egokiak txertatuz, eta, azkenik, Pirinioetako lurraldearen eta mendi-hegalen garapen orekatuari bide ematen dio, jasangarritasuna sartuz mendikatearen bi isurialdeak elkarlotzen dituzten errepideen, mugako igarobideen eta azpiegituren kudeaketan.

  • Erakutsi dena

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.