Inauteriak komunean

Kultura

Inauteriak komunean

Proiektu honetan, inauteriek ematen diote amaiera Bearnoren eta Goi Aragoiren artean hizkuntzari, antzerkiari, dantzari eta musikari buruz egindako lanari.

Bazkideen

Aitzinidurien Elkartea,
5-7 rue Fontaine , 64000 Paue
https://www.laciutat.org/

Ansoko Udala
Domingo Miral plaza 1, 22728 Anso

Helburuak

  • Pirinioak Bearnorako eta Goi Aragoirako berriro ere truke- eta garapen-eremu komun bihurtzen laguntzea da proiektuaren helburua, bai eta
    lurraldeko ekitaldi adierazgarri baten bidez (inauteriak) Pirinioetako ezaugarri komunei balioa ematea ere.
  • Proiektutik zera espero da, bi lurraldeetako herritarrak elkarrekin aritzea inauteriak prestatzeko lanetan eta ospakizunean. Baterako lan horri esker, herritarrek eremu komun hori partekatzen dutela ikusiko
    dute.

Egunak : 01/09/2022 – 30/06/2023
Aurrekontua : 17 144 €

Proiektuaren ekintzak

  • Eskolak inauterien inguruan sentsibilizatzea: ikasleak mota honetako proiektu batean inplikatzea elementu giltzarria da, epe ertain eta luzera begira identitate komun bat indartu nahi denean.
  • Musikari tradizionalen duo batek jotzea (Bearnokoa bata, eta Aragoikoa bestea), Pirinioetako bi aldeetako inauteri-dantzak eta -kantuak transmititzeko eta musika-tresna tradizionalak ezagutzera emateko.
  • Aragoiko eta Bearnoko musikari gazteak artisten egonaldi baten esparruan mobilizatzea, inauterietara egokitutako kaleko musika tradizionalaren errepertorio komun bat sortzeko.
  • Inauteriak elkarrekin ospatzea (zoritxarrez, Bearnoko inauteriak ez ziren Ansora iritsi, eguraldi txarragatik).

Emaitzak

  • Baterako prestaketa ona izan da:
    Ansoko eta Bedozko eskolak sentsibilizatzea: Aragoiko eta Bearnoko dantzak eta kantuak…
  • Inauterietara egokitutako kaleko musika tradizionalaren errepertorio komun bat sortzea. Aragoiko eta Bearnoko bost musikarik egitea egonaldia.
  • Antzerkiaren eta hizkuntzaren inguruan lan egitea.

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.