Microproyectos
Ekialdea
Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdeak koordinatu ditu ekialdeko mikroproiektuak, eremuko bazkide instituzional guztien laguntzarekin.
Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdea Kataluniako Generalitatea, Balear Uharteetako Gobernua eta Okzitaniako eskualdea lankidetza politikoan aritzeko antolakunde bat da. 2009an, Lurralde Lankidetzako Europako Talde (MLET) bihurtu zen, eta, ordutik, Europako eskualdearteko lankidetza-erakundetzat jotzen da. Egoitza Perpinyàn dauka, Okzitanian (Frantzia).
Hemendik 2030era bitartean lurralde erresiliente bihurtzea eta lurraldeen Europa baten alde jardutea da Euroeskualdearen helburua. Hortaz, bi norabidetan egiten du lan: batetik, Mediterraneoaren ipar-mendebaldean garapen jasangarriko zentro bat sortu nahian dabil, lurraldearen gizarte-, ingurumen-, kultura- eta ekonomia-integrazioa oinarri, eta, bestetik, eskualdeen Europa bat eraikitzen lagundu nahi du, Europa bateratu, solidario eta herritarrengandik hurbila izan dezagun.






























