PAYART : Paisaiaren p(art)iketa


Warning: Array to string conversion in /datas/yulpa171684/sites/microctp.trsbn.org/htdocs/wp-content/plugins/acf-vc-integrator/inc/wpbakery/wpbakery_element_shortcode.php on line 330
Array

PAYART :
Paisaiaren p(art)iketa

Proiektu artistiko eta kultural honek helburu zuen jende gutxi biltzen duten lurraldeak dinamizatzea eta obra nahiz artista berritzaileak ezagutzera ematea.

Bazkideen

La Providence, Arte Biziaren Kataluniako Zentroa
7 Rue de la Petite Place de l’Huile
66130 I´lle-sur-Têt

Consorci de les Gavarres
Finca Camps i Armet, s/n (Can Geronès)
17121 Monells
https://www.gavarres.cat/

Helburuak

Toki-egitasmoak abian jartzea, lurraldea garatzen, jende gutxi biltzen duten tokiak dinamizatzen eta kultur proiektu berritzaileei ikusgaitasuna ematen laguntzeko.

Egunak : 01/06/2022 – 30/11/2023
Aurrekontua : 21 451 €

Proiektuaren ekintzak

Hasieran, eremua ondo ezagutzen zuten mugaz gaindiko artisten bi bikote sortu ziren, baterako lan bana egin zezaten. Azken helburua, hau: Art & Gavarres jaialdiaren esparruan elkarrekin sortzea Gavarresko naturagune babesturako bi esku-hartze.

Hala, lehendabiziko ekintza-esparruak Kataluniari jarri zion arreta, Art & Gavarres Nazioarteko Arte eta Paisaia Jaialdiaren bosgarren edizioan, zeina Consorci de les Gavarres partzuergoak antolatzen eta ekoizten baitu 2018tik. Jaialdiaren esparruan, zenbait esku-hartze artistiko egin ziren, naturan bertan; hain zuzen ere, Gavarresko naturagune babestuan.
Esku-hartze horien ondoriozko lanak ikusgai egon ziren jaialdiak iraun zituen hiru hilabeteetan. Sortu ziren leku berean egon ziren, harik eta hondatu edo desagertu egin ziren arte edo, bestela, jaialdia bukatutakoan desmuntatu arte.

Proiektuaren bigarren zatia mugaren beste aldean garatu zen, bi ekintzatan oinarrituta.

Lehenengo ekintzarekin, erakusketa bat antolatu zen La Providenceren instalazioetan.
Erakusketan, Art & Gavarres jaialdian aurkeztutako piezak prestatzeko materiala egon zen ikusgai (zirriborroak, maketak, oharrak eta abar), bai eta lan hori dokumentatu zuen material grafikoa eta ikus-entzunezko materiala ere. Arte-zentroak berak antolatu zuen erakusketa, eta azaroaren erdialdetik urtearen amaierara arte bisitatu ahal izan zen. Erakusketak, bada, aukera eman zuen Art & Gavarres jaialdiaren ekimena ezagutarazteko, interesa pizteko eta mugaren beste aldeko publikoa eta parte-hartzaileak hurrengo edizioetara erakartzeko.

Bigarren ekintza Frantzian egin zen, eta izaera pedagogikoa eduki zuen. La Providencek Ille-sur-Têt udalerriko eskola elebidunekin aurretik zituen loturei esker, artista katalanek zenbait jarduera hezitzaile egin zituzten Frantzian, ikasleei mugaren beste aldeko lurraldea ezagutzera emateko eta, artearen bidez, ingurumenaren inguruan sentsibilizatzeko.

Emaitzak

  • Bi artista bikoteren esku-hartzeak Art&Gavarres jaialdian.
  • Erakusketa La Providence Arte Biziaren Kultur Zentroan.
  • Tokiko gazteek egindako bideo bat.
  • Ikasle elebidunentzako lantegi hezitzaileak.
  • Lankidetza-aukera berriak.

Esker onak

Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboaren (2007-2013) soberakinekin finantzatu da mikroproiektuen deialdi hau. Soberakin horiek ekarpen nazional gisa eman zaizkie estatu kideei (Espainiako eta Frantziako Estatuak), eta, beraz, FEDER funts izateari utzi diote.
Hemen adierazten diren bazkide instituzionalek kudeatu dute deialdia, elkarrekin.
575.000 euroko zenbatekoarekin, webgune honetan aipatzen diren lurralde-lankidetzako mikroproiektuetan dirulaguntza jaso zezaketen gastuen % 100 finantzatu ziren.